XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Sari banaketak ez du Mostrako filmeen itxura kaskarra arinduMundu osoko kritikariek Veneziako Zinemaldiaren aurtengo ekitaldiko filmeen kalitate kaskarra nabarmendu dute, sail ofizialean lehiaketaren barnean parte hartutakoena bereziki.
Milcho Manchevski mazedoniarraren
Sariak sari, ordea kritikariek filme guztien kalitate erdipurdikoa salatu dute, lan biribilik ez dutela aurkitu adierazteaz gainera.
Nagisa Oshima zuzendariak, Mario Vargas Llosa idazleak eta Margarita Buy eta Uma Thurman aktoreek osatu dute, besteak beste, David Lynch buru izan duen epaimahaia.
Horien ustez, Mazedonia eta Taiwango obrek erakutsi dituzte aurtengo ekitaldiak emandako gauza txukun bakarrak.
Kontuan izan, aurtengo sail ofiziala egile gazteen lehen edo bigarren filmeez osatuta egon dela osotasunean.
Horietako batzuek burua izan badutela frogatu dute, gauza interesgarri zenbait ikusi izan da, baina inola ere ez dira, beti ere kritikaren iritziz, Veneziak berez behar lukeen sail batean egoteko modukoak.
Mostrako zuzendariak, Gillo Pontecorvok, jaialdia ona izan dela aitortu du, beste hizkuntza batzuk, egile gazteak eta gauza interesgarriak ikusi direlako.
Zinemaldiaren beste ezaugarri nagusi bat pelikula gehientsuenetan erakutsitako gehiegizko biolentzia izan da.